KONPETENTZIETAN HEZTEN
Bizitzako esparru eta egoera guztietan (esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan) arazo edo egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, bai diziplina-arlo guztietako egoeretan, bai eguneroko bizitzako egoeretan. Arlo edo ikasgai guztietan egindako lanaren bidez sustatu eta indartu behar dira zeharkako konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen dira.
Zeharkako konpetentzien artean, ondokoak aurkitu ditzakegu:
1. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
3. Elkarbizitzarako konpetentzia
4. Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia
5. Norbera izaten ikasteko konpetentzia