KONPETENTZIETAN HEZTEN
5. Gizarterako konpetentzia
Nork bere burua, norberaren taldea eta bizi duen mundua ezagutu eta ulertzea da, gizarte- zientzien jakintzak eskuratuz, kritikoki interpretatuz eta erabiliz; zientzia horien berezko prozedurak eta metodologiak erabiltzea, autonomiaz eta herritarrei dagokien arduraz jarduteko bizitzaren ohiko egoeretan, gizarte guztiz demokratikoa, solidarioa, inklusiboa eta askotarikoa lortzeko bidea urratzearren.
Osagaiak:
DBH eta Batxilergorako, honako osagai hauek ditu konpetentzia sozial eta zibikoak:
1- Gizarte talde ezberdinen konfigurazio historiko eta kulturala ezagutzen ditu gaur eguna eta etorkizuna interpretatu ahal izateko.
2.- Gaur eguneko gizartearen giza eta gizarte mailako ezaugarriak ezagutzen ditu hauek baldintzatzen dituzten giza ekintzak hobetzeko helburuarekin.
3- Inguruko giza ekintzatan inplikatzen da giza eskubideak errespetatuz eta errespetuzko giza mailako justiziazko baloreak jarraituz.
Lehen Hezkuntza 1go eta 3.ziklokoen kasuan, konpetentzi hau honela osotuta egongo litzateke:
1.- Gizarte taldeen oinarrizko historia, erlijioa eta kultura ezagutzen ditu oraina eta etorkizuna interpretatzeko.
2.- Gaur egungo ezaugarri geografikoak eta sozialak ezagutzen ditu, giza ekintzak hobetzeko.
3.- Inguruko giza ekintzetan inplikatzen da, giza eskubideak errespetatuz eta giza baloreak kontuan hartuz.
Eta Lehen Hezkuntza 2.zikloko ikasleentzat, ondoren zehazten den moduan:
1.- Gizarteko oinarrizko kontzeptuak ezagutzen ditu errealitatea hobeto ulertzeko.
2.- Gizarte egoerak identifikatzen, planteatzen eta ebazten ditu, ikerketa txikiak gauzatuz.
3.- Inguruko giza ekintzetan inplikatzen da, giza eskubideak errespetatuz eta giza balioak kontuan hartuz.
Bueltatu konpetentzia diziplinarren zerrendara