KONPETENTZIETAN HEZTEN
6. Arterako konpetentzia
Hainbat kultura eta arte adierazpen ulertzea eta modu kritikoan balioestea, denbora- eta erabilera-testuingurutan, faktore estetikoek pertsonen eta gizarteen bizitzan duten garrantziaz jabetzeko. Era berean, arte-hizkuntzak ezagutzea, eta haien kodeak erabiltzea arte-mezuak ekoitzi eta nork bere burua ekimenez, irudimenez eta sormenez adierazi eta komunikatzeko.
Osagaiak:
DBH eta Batxilergorako, honako osagai hauek ditu arterako konpetentziak:
1.- Arte-mintzaira ulertzea eta interpretatzea ,eta horretarako, baliabideak erabiltzea adierazpide eta komunikabide gisa, arte-ekoizpenak sortzean eta identifikatzean.
2.- Kritikoki estimatzea eta balioestea kulturaren eta artearen ondasunean inguratzen gaituzten elementuak, beste herri eta kultura batzuen identitatea ezagutu ahal izateko.
3.- Arte-ekoizpenak sortzea, bakarka edo kolektiboan, bizitzaren eremuetako ideiak edo bizipenak irudikatuz eta komunikatuz.
Lehen Hezkuntzarako, honako osagaiak ditu:
1.- Ekoizpen plastikoak eta musikalak sortzeko teknikak era egokian erabiltzen ditu.
2.- Burututako ekoizpen plastikoak eta musikalak irudimenez sortzen ditu, bere ideiak eta sentimenduak adieraziz.
Bueltatu konpetentzia diziplinarren zerrendara