KONPETENTZIETAN HEZTEN
Konpetentzien ebaluazioa
Gure ikasleen konpetentzien garapenak eta beraz hauen garapen pertsonalak, hoebkuntza eta indarguneak zehaztea posible egiten duen neurketa sistema bat eskatzen du. Informazio hori, beharrezkoa bihurtzen da, une bakoitzean ikaslearen garapena bideratzeko hartu daitekezan neurriak zehaztu ahal izateko. Ezinbestekoa da beraz, garrantzitsua deritzoguna neurtu eta jarraipen bat egitea.
Ebaluaketak, eragin beharreko faktoreak azaleratu eta barneratu arazten ditu, bai ikaslearengan berarengan eta baita bere garapena bideratzen dutenengan.
Gure ebaluaketa sistema definitzeko, ebaluaketa irizpideak eta estandarrak bateratu eta formakuntza saioak garatu ditugu.
Arlo kurrikular eta maila denak, ildo beraren arabera oinarrituta eta programatuta daude. Era honetan, ikaslearen ebaluaketak pertsonaren arlo desberdinei erantzuten dio bere lorpenak eta hobetzeko guneak deskribatuz eta irakaslea, familia edota ikaslearen hobetzeko konpromezuak zehaztuz, jarraipen zehatza egingo zaiolarik.
Gure ebaluaketa sistema, hain zuzen, beste ikastetxe batzuen eta erakunde batzuen bisita arrazoia izan dogu, baita Lauaxeta Ikastolari eskatutako hitzaldien gai nagusia ere.