KONPETENTZIETAN HEZTEN
Konpetentzia motak
Oinarrizko konpetentzien artean ondokoak bereiztu ditzakegu:
Oinarrizko zeharkako konpetentziak edo orokorrak: bizitzako esparru eta egoera guztietan (esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan) arazo edo egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, bai diziplina-arlo guztietako egoeretan, bai eguneroko bizitzako egoeretan. Arlo edo ikasgai guztietan egindako lanaren bidez sustatu eta indartu behar dira zeharkako konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen dira.
Diziplina barneko/arteko oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia diziplinar edo espezifikoak: bizitzako esparru eta egoeretan (esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan) arazo edo egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, eta, haietan, diziplina-arlo konkretu batetako (matematika, zientziak, artea, ...) bateko baliabideak erabiltzen dira.
Diziplina barneko konpetentziek, arlo horretako berezko arazo edo egoeren bitartez eskuratzen dira.